Bilintx: Bilintx edo Guillermo Joaquín Indalecio, Donostiar poeta eta bertsolari famatua izan zen erromantizismo garaian, 1831ren Apirilaren 30ean jaio zen eta 1876aren Uztailaren 21ean hil zen, Apirilaren 5ean Nicolasa Erquicia Macazagarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen, Benito, Pío Francisco eta María Ana. Ez zuen bakarrik poesia edo bakarrik bertsoak egiten, biak nahasten zituen, hau da, poesia eta bertsoak kanta berean sartzen zituen, bere lan famatuenetako bat behin batean loiolan izan zen adibidez. Bere eriotza oso gogorra izan zen, bere etxean zegoela karlistek bonba bat bota zuten eta hanka ebaki zioten; hau gangrena sortu eta horrela hil zen. Elizanburu: Euskal idazle bat izan ze Mitxel Elizanbururen lehengusua. (Sara, Lapurdi, 1828ko abuztuaren 14a – 1891ko urtarrilaren 2a). Pertsona askoren ustez XIX.mendeko poetarik onena izan zen. Larresoroko apazgaitegian egin zituen ikasketak. Bertan, Grazian Ademaren adiskide mina egin zen, eta Jean Baptiste Kamusarri olerkariaren ikasle izan zen. Alabaina, apaiz ikasketak utzi eta Frantziako armadan sartu zen, kapitain mailara iritsiz. 1870ean preso hartu zuten Metzen alemanek. 1871n, Napoleon III.a menderatua izan zenean, Sarara itzuli eta Ezpeletako barrutiko bakezko juje aritu zen hil zen arte. Bere la ezagunenak hauek dura: eleberria: Piarres Adame, lehen zatia, 1888;1964. Euskal-Herria. Olerkia: Koplak. 1855;1867. ERROMANTIZISMOA Zer da? XVIII. mendearen amaieran Alemanian sortu zen mugimendu artistiko eta intelektuala da Erromantizismoa. Handik Ingalaterrara zabaldu zen lehendabizi eta Europa osora gero. Artearen arlo askotan eragina izan zuen, pinturan, musikan eta literaturan bereziki. Erromantizismoak bizitzeko moduak ere aldatzeko gaitasuna izan zuen, janzteko ohiturak adibidez, eta Mendebaldeko kulturaren lehen mugimendu modernotzat jotzen da. Erromantizismoaren ezaugarriak: -Norbanakoaren Ni-a bihurtzen da munduaren ardatz, horregatik sentimenduak eta emozioak balio nagusitzat hartzen ditu Erromantizismoak. -Herri bakoitzak bere nortasuna duela aldarrikatzen du erromantizismoak, baita herri txikiek ere, eta horregatik mugimendu nazionalistek gora egiten dute Europan zehar. Herri literaturak garrantzia hartzen du ondorioz. -Urruti-mina: garai eta leku bitxi eta exotikoekiko gustua. Ondorioz, Erdi Aroa miresten du Erromantizismoak eta baita Ekialdeko lurraldeak ere. -Natura miresten da, haren handitasuna eta basatitasuna erakargarriak gertatzenzaizkie erromantikoei: oihan basatiak, itsasoko ekaitzak, tximistak eta trumoiak, laino ilunak... -Euskal poeta erromantikoek bertsolaritzaren moldeak erabili zituzten poesia egiteko. Erromantizismoa Euskal Herrian: Pizkunde garaia Erromantizismoa XIX. mendearen erdialdetik aurrera Euskal Herrian gertatu zen Pizkunde garaia ezagututa. Erromantizismoa Iparraldean hasten da. Euskal lorea, hau da, euskal kulturaren dantzak, abestiak, ospakisunak… Urruñan asi ziren egiten geroago Saran, ospakisun hauetan poesia lehiaketak egiten ziren. Hegoaldean 1876tik aurrera gertatu zen euskal kulturaren pizkundea karlistadak bukatzerakoan, gainera foruak desagertu ziren. Eta hegoaldan sortutako euskal kulturaren interesa artu daiteke horren aurkako erreakziotzat. Hegoaldeko Pizkundearen eragilenagusia Jose Manterola izan zen. donostian lore jokoak antolaten hasi baitzen. Euskal kulturaren interesa europan piztu zen. Frantsesek egiten zituzten euskal kantuen bildumen gatik eta luis luiziano bonaparteren lanen gatik. Bonapertek sailkatu zituen euskalkiak lehen aldiz. Haz clic aquí para editar. https://prezi.com/p/wrc7dkuchvy1/
0 Comentarios
https://www.youtube.com/watch?v=LRaeakNECr8. Aldapan gora
https://youtu.be/2jWcULJjPk4 . Gure kaiola https://youtu.be/7Cn5x6fPw98 itsasoa gara https://youtu.be/aHvGUPzcg08 lore polit https://youtu.be/Ju44uWJs-z4 txanpon baten truke https://www.youtube.com/watch?v=0vH3Ne8glRI Pixka bat es mucho https://youtu.be/E_vRRecQJ98 amets bat https://youtu.be/p5J9zeHIbDM lokaleko lehiotik https://youtu.be/-G8PC_T9qAM zarena zarelako https://youtu.be/ch-OLWVl62Q gutuna https://youtu.be/-lzPMsonLek musikaren doinua https://youtu.be/uZ8Cm72zNRM begitara begira https://youtu.be/7jrRM7y8yHA negua joan da ta https://youtu.be/eEtwgDg8x3I kaixo https://youtu.be/Et4vF7oROD4 euri tanta bakoitzean Gaurko gizartean familia-eredu desberdin asko daude eta asko hitz egiten den gai bat da.
Nire ustez, lan egin behar da familia-eredu askotarikoak daudela erakusteko. Lehenik eta behin, aniztasun hori erreala delako uste dut hau. Bikoteak lehen baino gehiago banandu eta dibortziatzen dira. Ikerketak begiratzen, ikusi dezakegu azken 25 urteetan familien arteko haustura 16.300tik 145.900ra igo dela. Gainera, guraso bakarreko familien kopurua asko hazi da, baita bikote homosexualena ere. Beste alde batetik, esan dezakegu familia-eredu tradizionala bakartzat berresten duten egoerak edo bitartekoak ugariak direla. Adibidez, txikitan jolasten genuen karta jokoak familia-eredu tradizional bat erakusten dute. Bi aitona, bi amona, ama bat, aita bat eta bi ume, bat neska eta bestea mutila. Jarraitzeko, ikusten da familia-eredu tradizionaletik kanpo geratzen direnek familia-ereduen aniztasunaren erakusteko beharra sumatzen dutela. Lehen esan dut karta jokoak daudela familia-eredu tradizionalekin soilik, baina ere badaude beste batzuk familia aniztasuna aldarrikatzen dutenak. Adibidez, Pirritx eta Porrotxen kartak, orain dela hamar urtekoak direnak. Erakunde ugari daude esaten dutenak familia aniztasunari garrantzia eman behar zaiola ere bai. Karta bat bidali dute eskoletan familien kontua irakasteko metodologia aldatu behar dela esanez, familia aniztasunari buruz ikasteko. Bukatzeko, familia ez tradizionaletan bizi diren adingabeek onartuta sentitu behar dute eta eta, horregatik, ez da planteatu behar bakarrik familia errealitate bat. Honengatik, uste dut familia aniztasunaren erakusketa erreala dela azaltzea beharrezkoa dela, eta, besteak beste, ikastolan irakatsi egin behar dela. Nik Jon Duarte zazpi erreinuko erregea.
Jon Duarte Sanchez
Francisco Longa,8-5.ezkerra.Victoria -gazteiz 945178775 57688671y Bizarain BHI ikastetxea Donostia kalea,22 behea Victoria-Gazteiz 01010 57688671T material falta Dagokionari ikastolan hasi gunenean,ez ziguten gaztelaniano beharrezko materiala banatu,eta guk onartu genuen. Hilabete bat gerorago gaztelaniako azterketa jarri ziguten.Azterketa gainditzeko behar genuen informazioa,liburuan zegoen,arazoa da 20 liburu daudela baina 4 geletarako.Gainera,4 gelak azterketa aste berdinean dugu. Guk ez dugu hori onartzen,bakoitzak bere liburua behar duela azterketa prestatzeko. Hori dela eta,beharrezko materiala ematea eskatzen dizuegu. 2017ko urriaren 17a. Beharrezko materiala ematea,neuk izenpetua. Jon Duarte Sanchez ADIBIDEA ESKEMA
ADIBIDEA Nork NIK, EMUN KOOPERATIBA ELKARTEKO LEHENDAKARIAK Gorputza atsegin handiz gonbidatzen zaitut, Mikel Zumalde Trojaola, FAGOR Taldeko euskara batzordeen I. topaketara. Eguna: 2005-12-01 (osteguna) Ordua: 18:00 Tokia: Arantzazuko Gandiaga Topagunea Nik, Amaia Dorronsoro Ugartek, bide batez, nire onginahia adierazten dizut. Lekua eta data Arrasate, 2005eko azaroaren 10a JARRAIBIDEAK Nondik norakoak Gonbitaren bidez, norbaiti gizarte ekintza baterako (liburu baten aurkezpena, egoitza baten inaugurazioa...) dei egiten zaio. Hartzailea Administraziokoa zein administrazioz kanpokoa izan daiteke. Idazteko irizpideak Gonbitean adierazten dugun mezua laburra eta zehatza denez, idatziak ere halakoa izan behar du. Bestalde, formula eta esamolde finkoak ditu; hori dela eta, idazterakoan, egitura hertsi horietatik ateratzeko aukera gutxi izango dugu. Osagaiak Gonbitaren osagaiak atal berezituetan eman behar dira. Hona atalok: HasieraAtal honetan, erakundearen logotipoarekin batera, gonbita egiten duenaren kargua jasotzen da, lehen pertsonan, nork kasuan eta letra larriz idatzirik. GorputzaAtal hau hirutan banatzen da: sarrera, gonbita bera eta gonbitari buruzko zehaztasunak. Ikus ditzagun banan-banan: - Sarrera. Gonbitari sarrera egiteko, atsegin handiz edo formula baliokideren bat erabiltzen da. - Gonbita. Idatziaren muina gonbidatu aditzak markatzen du. Tratamenduari begiratuz, igorleak singularreko lehen pertsona erabili behar du (nik), hartzailearentzat bigarren pertsona utziz (zu). Esandakoak kontuan, gonbidatzen zaitut da gomendatzen dugun esapidea. Ondoren, nahi izanez gero, gonbidatuaren izen-abizenak edota kargua adieraziko dira koma artean. Eta, azkenik, pertsona jakin hori zertara gonbidatzen dugun jakinarazi behar da. - Gonbitari buruzko zehaztasunak. Gonbita egin ondoren, oso argi utzi behar dugu zein egun, ordu eta tokitan izango den gizarte ekintza hori. Zehaztasun horiek emateko era asko dago: esaldi batean, atalka...; guk, argitasunaren mesedetan, hau proposatzen dugu: Eguna: 2005-12-01 (osteguna) Ordua: 18:00 Tokia: Arantzazuko Gandiaga Topagunea Aurreko datuez gain, bestelako argibideak ere eman daitezke, hala nola: zein pertsona ospetsu bertaratuko den, nor izango den hizlaria (halakorik bada) etab. AmaieraAzken zatian honako datu hauek jaso ditzakegu: - Gonbita bidaltzen duenaren izen-abizenak (nork kasuan eta lehen pertsonan). - Adeitasunezko esaldia. Horretaz baliatzea aukerakoa da. Erabiliz gero, bide batez, nire onginahia adierazten dizut edo tankerako esaldiren bat idatzi beharko genuke.
Noizbehinkako argibideakBatzuetan, testuan sartzen ez den beste hamaika argibide eman behar izaten da gonbitean (txartela aurkeztu behar dela, erantzun egin behar dela...). Informazio hori guztia gonbitaren behealdean ezagutaraziko dugu, laburdura honen ondoren: Oh. (oharra) ERREKLAMAZIO GUTUNA
Erreklamazioa egiten dugunean, gure ustez, legez dagokiguna eskatzen ari gara. Gure gizartean erakunde edo enpresa handiei erreklamazio bat erarik erabiliena erreklamazio gutuna da. Horregatik, oraingoan, erreklamazio gutuna idazten ikasiko dugu. - Eredua Eredu moduan, egoera honetako erreklamazio gutuna idatziko dugu: Erreklamatzaileak etxebizitza berri bat erosi du eta berogailua ez dabilela konturatu da. - Proposamena Zure asmoa erreklamazio gutun bat idazten trebatzea bada, hona hemen idatz dezakezun gutun baten egoera: Orain dela bi hilabete telebista bat erosi zenuen, eta handik astebetera,telebista ez zebilen. Erositako tokira eraman eta konpontzera bidali dute, baina konpondu eta handik bi egunetara berriro telebista ez dabil. Beste edozein egoerari dagokion erreklamazio gutun bat idatzi nahi baduzu, egingo dugun idazketa prozesua jarrai dezakezu. Erreklamazio gutuna planifikatzen 1.erabakia: gutun mota aukeratu Gutuna idaztea erabaki dugunean, hau izango da hartuko dugun lehen erabakia: idatziko dugun gutun mota. Gutunen artean era ezberdinetako gutunak aurki ditzakegu. Gutun mota gutunaren funtzioaren arabera aukeratuko dugu, hau da, dugun asmoarekin egongo da lotuta. Gure asmoa eskaera bat egitea bada, eskaera gutuna idatziko dugu; gure asmoa gonbidatzea bada, gonbite gutuna idatziko dugu.
2. erabakia: egitura eman Aukeratu dugun gutunari egitura eman behar diogu. Gutun mota bakoitzak bere egitura du. Hau da erreklamazio gutunaren egitura: Herria eta data Nori zuzendua Agurra: Hasierako egoera Arazoa Erreklamazioa Laburpena Agurra Sinadura (Oharra) 3. erabakia: paragrafoak antolatu Jarraian, testua paragrafoetan antolatuko dugu. Paragrafoak antolatzean, idatziaren egitura izango dugu kontuan. Paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat garatuko duenez, atalak paragrafo ezberdinen bidez garatuko ditugu; nahiz eta batzuetan atal bat idazteko paragrafo bat baino gehiago behar izango dugun. Hona hemen erreklamazio gutun baten paragrafoen antolaketa: Herria eta data Nori zuzendua Agurra: Lehenengo paragrafoa: hasierako egoera ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………… Bigarren paragrafoa: arazoa(k) ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………… Hirugarren paragrafoa: erreklamazioa ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………… Laugarren paragrafoa: laburpena ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………… Agurra Sinadura (Oharra) 4. erabakia: erregistroa aukeratu Idazten hasterako, argi izan behar dugu zein den testuingurua, horrek baldintzatuko baitu gutunean erabiliko dugun erregistroa. Laneko, eskolako, enpresetako edo erakundeetako testuinguruan idatzitako gutunetan, hizkuntza formala erabiliko dugu. Erreklamazio gutuna enpresa edo erakunde bateko arduradunari zuzenduko diogunez, erregistro formala erabiliko dugu: - Erregistro formala: Alkate jaun/andrea Honako eskaera hau egin nahi dut Nire iritzia kontuan izatea eskatzen dizut Zuk ere erreklamazio gutun bat idaztea erabaki baduzu, aurretiko erabaki hauek hartu behar dituzu. Erreklamazio gutuna idazten 1. urratsa: herria eta data, nori zuzendua idatzi Gutuna idazten hasten garenean, Herria eta data eta Nori zuzendua dagoen idatziko dugu: - Herria eta dataren idazkera: Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an Beasain, 2011ko maiatzaren 24a - Helbidearen idazkera: Kale Nagusia, 5-3. ezk. Laburdurak: esk. (eskuina) ezk. (ezkerra) eskra. (eskailera) zk. (zenbakia) z.g. (zenbakirik gabea) Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an Jone Arregi Kale Nagusia, 5-3. ezk. 20000 Donostia 2. urratsa: hasierako agurra egin Jarraian, hasirako agurra idatziko dugu. - Hasierako agurrak: Formalak: Jaun / andre agurgarria: Jaun / andrea: Agur t´erdi: Arduradun hori: Eraiki enpresako zuzendari andrea: Hau da aurreko egoera deskribatzen duen sarrerako paragrafoa: Orain dela lau hilabete 60 m-ko pisu berria erosi nuen Donostiako Intxaurrondo auzoan. Etxeak gas naturaleko instalazioa dauka, enpresa eraikitzaileak jarria. Etxebizitza erosi nuenetik, lau hilabete hauetan, ez dut berogailurik behar izan eta ez dut erabili, ez baitu hotzik egin. 4. urratsa. Bigarren paragrafoa: arazoa aurkeztu Bigarren paragrafoan arazoa aurkeztuko dugu. Arazoaren aurkezpenari hasiera emateko unea adierazten duen esamolde bat erabil dezakegu: Negua iritsi denean… Berogailua piztean… Gaur goizean… Jarraian, arazoa zein den ondo zehaztuko dugu: Negua iritsi denean, berogailua piztera joan naiz eta orduan konturatu naiz ez dabilela. Saio asko egin ditut, baina berogailua ez da piztu ere egiten. Jarraibideak irakurri ditut eta han jartzen dituen urratsak eman ditut. Hala ere, ez dut lortu ezta argia pizterik ere. 5. urratsa. Hirugarren paragrafoa: erreklamazioa egin Hirugarren paragrafoan, gure kexa adieraziko dugu eta beharrezkoa iruditzen zaigun konponbidea eskatuko dugu. Hau izango da gure erreklamazioa egiteko unea. Paragrafoari hasiera emateko, honako esamoldeak erabil ditzakegu: - Desadostasuna adierazten dutenak: Kexa adierazi nahi dut Desadostasuna azaldu nahi dut - Jakinaraztekoak: Honen bidez jakinarazi nahi dizugu… Hona hemen kexa adierazi eta erreklamazioa egiten duen paragrafoa: Nire kexa adierazi nahi dut zuen enpresak egindako instalazioagatik. Eta lehenbailehen berogailua konpontzeko edo berria jartzera etortzeko eskatzen dizuet. Dagoeneko hotz handia egiten du eta ez dakit zenbat denbora egin ahal izango dudan berogailurik gabe; beraz, erantzun azkarra behar dut. 6. urratsa. Laugarren paragrafoa: aurrekoa laburtu Azken paragrafoan, aurretik esandakoa laburbildu eta azpimarratuko dugu. Paragrafoari hasiera emateko, honako esamolde hauek erabiliko ditugu: - Amaiera ematekoak: Amaitzeko… Erantzunaren zain… Besterik gabe… - Eskaera egitekoak: Zure berri laster izango dudalakoan, Zure zain geratzen gara. Zuen erantzunaren zain geratzen naiz. Gure eskaria kontuan hartuko duzuelakoa Nire eskaria beteko duzulakoan, Eskertuko genizuke… Askotan, azken paragrafoan, gutunean egiten den eskaera errepikatu eta azpimarratzen da. Horretarako, aditza subjuntiboan eta beste egitura batzuk erabiltzen ditugu: Eskertuko nizueke neurriak lehenbailehen hartzea …eskatu nahi dizuet egindakoaren berri eman diezadazuela Paragrafo hauetan baldintzak ere jar daitezke. Horretarako, egitura hauek erabiliko ditugu: Arazorik badago… Eskertuko nizueke hartu behar dituzuen neurriak lehenbailehen hartzea. Honekin batera eskatu nahi dizuet egindakoaren berri eman diezadazuela eta arazorik badago, jakinaraz diezadazuela. 7. urratsa. Amaierako agurra idatzi Paragrafoak idatzi ondoren, amaierako agurra idatziko dugu. Azken agurra aukeratzean, erregistro formalean dagoen esamolde bat aukeratuko dugu: - Azken agurrak Formalak: Adeitasunez, agur Begirunez, agur Horrenbestez, agur Beasainen, 2011ko maiatzaren 24an Jone Arregi Kale Nagusia, 5-3. ezk. 20000 Donostia Eraiki enpresako zuzendari andrea: Orain dela lau hilabete 60 m-ko pisu berria erosi nuen Donostiako Intxaurrondo auzoan. Etxeak gas naturaleko instalazioa dauka, enpresa eraikitzaileak jarria. Etxebizitza erosi nuenetik, lau hilabete hauetan, ez dut berogailurik behar izan eta ez dut erabili, ez baitu hotzik egin. Negua iritsi denean, berogailua piztera joan naiz eta orduan konturatu naiz ez dabilela. Saio asko egin ditut, baina berogailua ez da piztu ere egiten. Jarraibideak irakurri ditut eta han jartzen dituen urratsak eman ditut. Hala ere, ez dut lortu ezta argia pizterik ere. Nire kexa adierazi nahi dut zuen enpresak egindako instalazioagatik. Eta lehenbailehen berogailua konpontzeko edo berria jartzera etortzeko eskatzen dizuet. Dagoeneko hotz handia egiten du eta ez dakit zenbat denbora egin ahal izango dudan berogailurik gabe; beraz, erantzun azkarra behar dut. Eskertuko nizueke hartu behar dituzuen neurriak lehenbailehen hartzea. Honekin batera eskatu nahi dizuet egindakoaren berri eman diezadazuela eta arazorik badago, jakinaraz diezadazuela. Adeitasunez, agurtzen zaituztet. Agurtzane Lasa Ezenarro Oharra: nirekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 666666666 |
|